Entzute eta babes zerbitzua
Albaindu Gipuzkoan bizi diren pertsonei zuzendutako entzute aktiboko, laguntza emozionaleko eta aholkularitza psikologikoko zerbitzua gara. Gainera, gure herrialdean eskuragarri dauden beste gizarte-baliabide batzuei buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen dugu.
Konfiantzazko gune bat sortzea proposatzen dizugu, epaitua sentitu gabe, sufrimendua sortzen dizuten egoerak partekatu ahal izateko. Zure prozesu osoan zehar lagunduko dizugu konfidentzialki, anonimoki eta doan.
Gure taldea osatzen duten pertsonek, boluntario zein profesionalek, behar den prestakuntza dute zu kalitatez eta enpatiaz artatzeko. Pertsona bakoitza bakarra da, bidelaguntza bakoitza ere bai!
Albaindu Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren ibilbide luzeko ekimen komunitarioa da.
Norentzat
Pertsona guztiok behar dugu entzunak eta bidean lagunduak izatea.
Badaude egoerak, zeinetan oraindik eta beharrezkoagoa den.
Albaindu ondorengo egoeretarako pentsatutako zerbitzua da:
Desio gabeko bakardade-sentimenduak dituzten eta/edo gizarte-isolamenduan dauden pertsonak.
Krisi pertsonal edo familiarren bat bizi duten pertsonak (familia-gatazka larriak, gertukoren baten galera, bikote-hausturak, mendekotasunak, etab.).
Arrazoi desberdinengatik diskriminatuta eta estigmatizatuta sentitzen diren pertsonak (osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak, migratzaileak, errefuxiatuak, etab.).
Indarkeria motaren bat jasan duten emakumeak (fisikoa, psikologikoa, sexuala, etab.).
Daukaten sufrimendu-mailak beren buruaz beste egiteko ideiak eta/edo jokabideak eragiten dizkieten pertsonak.

Nola kontaktatu
- Doako telefonoa: 900 840 845 (Urteko 365 egunetan)
- Astelehenetik larunbatera: 9:30 – 13:00 eta 16:30 – 20:00
- Igandeak eta jaiegunak: 16:30 – 20:00
- Posta elektronikoa: hola@albaindu.eus